ZER DA?

Agenda30.png

Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da bere helburu nagusia.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen    du.

Ezaugarriak:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.

  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.

  • Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.

  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.