top of page
ZER DA?
Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da bere helburu nagusia.
Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du.
Ezaugarriak:
-
Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
-
Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
-
Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
-
Curriculum-berrikuntza eragiten du.
bottom of page