Eskola Jasangarria ziurtagiria lortzeko ikastetxeak kanpoko auditoretza bat gainditu behar du. Auditoria gaindituz gero, berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko hartutako konpromisoak saritzen dira. Saria dirulaguntza ekonomikoa izaten da.
ā
Egape BHI ikastetxeak bi aldiz gainditu ditu auditoriak ezartzen dituen baldintzak. Beraz, 2012-2013 ikasturtean jaso genuen lehenengo aldiz Eskola Jasangarria Ziurtagiria.
Ondoren, 2017-2018 ikasturtean berretsi genuen ziurtagiria, etengabe eta pausoz pauso, jasangarritasunerantz doan Ikastola garela erakutsi eta gero.
Eskolaz kanpoko auditoretza gainditzeko hainbat jasangarritasun-ereduak jarraitzen ditugula frogatu behar dugu. Auditoriak, irailean hasita, ikasturte osoa hartzen du kontutan. Egapeko Eskola Agenda 21 arduradunak, Xabier Basauri, eta ikastetxeko zuzendariak, Amaia Amutxastegik, ikasturtean zehar egiten ditugun hainbat dokumentazioa aurkeztu behar dute.
Euskal Erkidegoan, guztira, 103 ikastetxe publiko edota itundukoak dira Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso dutenak. Ikastetxe hauek IRAES 21-jasangarritasunaren aldeko eskola-sarean gaude, eta bertan batera bultzatzen ditugu irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek jasangarritasunerako hezkuntza.