top of page

Web orri hau Egape BHI eskolako Agenda 21 gunea da.

Egape BHI Urnietako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskola publikoa da, beraz, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako hezkuntza zerbitzua eskaintzen du.

​

Urnieta herriak aspaldiko hezkuntza zerbitzua izanda ere, XX. mendearen hasieran eman zituen pausu sendoak egungo eskaintza akademikoa izateko. Hain zuzen ere, egungo DBHko eraikina 1907 eraiki zen.

02_Eraikina.jpg
01_Eraikina.jpg
Egape Ikastola    1969. urtean sortu zen, herriko hainbat familiek bultzatuta herrian euskal eskola lortzeko asmoarekin.

1993an ikastola  sartu zen hezkuntza publikoaren sarean. Gaur egun ikastola izena mantentzen du baina Eusko Jaurlaritzak dauka bere titulartasuna. 

​

1996-1997ko ikasturtean Egape Ikastola eta Azkorte eskola publikoa elkartu ziren eta horren ondorioz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzak eskola publiko bakarra gara.  

Gaur egun Egape Ikastola hiru egoitzetan dago banatuta eta bere eskaintza akademikoa 0 eta 16 urte bitartekoa da. Gure etorkizuneko erronka nagusia DBH mailako eraikin berria lortzea da.

bottom of page